Euskal Herria
GASTRONOMIA MARMITAKO PLATERA
Euskal Herria ezaguna da bere gastronomia dela eta. Restaurant aldizkariak 2008ko munduko 50 jatetxe onenen eginiko zerrendan, lau jatetxe euskaldun agertu ziren: Mugaritz (4. postuan), Arzak (8. postuan), Martin Berasategi (29. postuan) eta Etxebarri erretegia (44. postuan)
ESKU PILOTA
Pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat (frontisa) jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.
Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota.
Hainbat neurritako pilotalekuetan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketeetan.
Munduan barrena, zesta punta modalitatea da ospetsuena.
HERRI KIROLAK
Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie. Hauetako asko hemen sortuak eta bereziak dira. Herri kirol askoren jatorria, garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Baserritarrek, arrantzaleek edo artisauek nahitaez egin behar zituzten eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Halakoak ditugu aizkora proba, traineru estropadak, harri zulaketa, sokatira edo harri jasotzea.
EUSKAL MITOLOGIA
Euskal Herriko historia Europako herri zaharrenetariko baten historia da.
Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristau zein paganoak.
Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.
KULTURA
Nazioarteko izarrek eta errealizadore berriek Donostiako Zinema Jaialdian egiten dute topo; "bel canto" -aren ahotsak, berriz, Bilbon batzen dira opera-denboraldiari hasiera emateko, eta jazz-musikari onenek Gasteizen dute hitzordua, Getxo eta Donostiatik igaro ondoren. Euskadi, gainera, monumentala da. Labar margoetatik hasita eraikuntza modernoetara arte, ondare historiko artistiko oparoa dugu. Estibalitzeko basilika erromanikoa, Gotiko garaiko tenplu eta dorreak, Loiolako santutegiaren barrokismo zirraragarria, Arantzazu euskal abangoardisten bilgunea eta Guggenheim eta Artium museoak bezalako eraikin garaikideak gure herriko aberastasun artistikoaren adibide batzuk besterik ez dira.
EUSKAL KOSTALDEA
252 kilometroko kostaldea
Mendi eta parke naturalekin batera, nabarmentzeko modukoa da Euskadiko itsasertza. Itsaslabar malkartsuek, ibaien bokaleek, interes ekologiko handiko padurek eta harea leuneko hondartzek marrazten dute kostaldeko paisaia ederra.
Hondartza gehienak ongi prestatuta daude bisitarientzat, eta, horrez gainera, kiroletako ur asko egiteko aukera dugu; windsurf, bela, surf, piraguismoa eta urpekaritza, besteak beste.
HIZKUNTZA: EUSKARA
Bere jatorria ezagutzen ez den hizkuntza da euskara, ez baitu loturarik Europako hizkuntz familiekin, indoeuroparrarekin edo Uraletakoarekin. Bere jatorriaren data zehatza ezagutzen ez den arren, espezialista gehienak bat datoz ziurrenez Europako kontinenteko hizkuntza zaharrena dela adieraztean. Beste hizkuntza batzuen eragina jaso du, adibidez zelta, latina, erromantzea, gaskoia, gaztelania eta abarrena, eta era berean oso ekarpen interesgarriak egin dizkie hizkuntza horiei ere bai. Euskal hizkuntzaren historia, XX. mendean erabat sartu arte, hegoaldetik iparraldera bere lurraldea pixkanaka galtzen ari den hizkuntza baten historia da, faktore historiko desberdinek eraginda (politikoak eta ekonomikoak, gehienbat). Gaur egun, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako lurraldeetan bizirik jarraitzen du, baita Ipar Euskal Herriko lurraldeetan ere, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan hain zuzen.
Bertsolaritza Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da.Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da.
Bertso bat:
Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsol aritza.
—Xabier Amuriza
Historia: Erromatarren garaitik aurrera
Euskaldunon historia orain dela milaka urte hasi zen gaur egun Nafarroa izenez ezagutzen dugun herrialdean. Erromatarrek nafarren lurra Vasconia izenarekin deitu zuten. Lingua Navarrorum (nafarren hizkuntza) edo gaur egungo euskara eta gure hizkuntzaren inguruko kultura ere.
Franko-bisigotiar garaian, Nafarroako tribu baskoia euskal tribuetatik garrantzitsuena izanda, beste tribuei ere "vascon" izena eman zien. Garai honetatik euskaldunok beti euskaldun hitza erabili genuen gure burua izendatzeko. Baina, probintzia bakoitzean bizi den populazioari,izen bat jarri genien (nafarra, lapurtarra, bizkaitarra...). Beste hizkuntzetan, ordea, euskaldunoi izendatzeko erak historian zehar aldatzen joan dira.
Klima
Ozeanikoa
Klima epela. Bere hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura 18 °C eta 0 °C artekoa da eta hilabete beroenekoa 10 °C baino altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehigo dira. Klima honetan baso mesotermikoak aurkitzen dira. Prezipitazioak erregularrak urte guztian zehar, beraz, ez dago aro lehorrik.
Mendikoa:
Klima hotzena da guztietan. Urteko batez besteko tenperatura 7-9 °C ingurukoa da. Prezipitazioak ere ugariak dira. 1300-1700 mm prezipitazio jasotzen dira batez beste urtean.
Mediterranear klima:
Klima epela. Bere hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura 18 °C eta 0 °C artekoa da, eta hilabete beroenekoa 10 °C baino altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehiago dira. Klima honetan baso mesotermikoak aurkitzen dira. Uda lehorra da. Prezipitazio urritasuna nahiko argia da, eta tenperatura altuenen aroan izaten da. Urtaro euritsuenak ez du zertan neguak izan behar.
Klima mediterranearra:
Iparraldetik hegoaldera egin ahala, prezipitazioak geroz eta urriagoak dira eta tenperaturak muturrekoagoak, hau da uda beroagoak eta negu hotzagoak, itsasoaren ahalmen termoerregulatzailearen eragina txikiagoa delako.
Erlijioa:
Euskal Herriko erlijiorik hedatuena eta finkatuena katolizismoa da. Hala ere badaude hainbat gutxiengoen erlijio komunitate, 2010ean EAEn bakarrik 214 egoitzak zituztenak. Gutxiengoen artean sinesterik hedatuena kristau ebanjelikoena zen eta bigarrena Jehovaren Lekukoek osatzen zuten. Horien atzetik musulmanak, budistak, kristau ortodoxoak eta Zazpigarren eguneko eliza adbentista agertu ziren.